XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ideiak ateratzen dira eta abar bainan idaz lana nihaurek egiten dut.

H.H.: Igandean emanen duzuen antzerkira jin aintzin, hitz laburrez erraiten ahal daukuzia zoin izan diren zure orain arteko obrak?.

G. I.: Lehena zen Zortzi ehun ahari.

Elgar maite duten bi gazteen ixtorioa.

Bat etxetiar familiakoa, bestea laborari familiakoa.

Laborari haundi eta ttipien arteko harremanak aipatuak dira.

Ondotik Eskalapuñak. UDIT sortu zen mementoan idatzia izan da.

Gero Apetitu on, hunek gosetea hunkitzen zuen.

Jaz Hamar manu minduak, bere herrian gauzak mugitzen ikusi nahi dituen gazte baten ixtorioa.

H. H.: Eta aurten Poluzione Pullozione. Zer salatzen ahal daukuzu?.

G. I.: Antzerki hunen gaia da nuklear poluzionea eta haren ondorioak.

Tchernobyl ez da oraino hain urrun.

Pullozione da zer ihardokitze ukan lezaketen jende batzuek.

Holako gertakariak emenda balire ez da dudarik bizi molde eta jendeen harat-hunatak alda litazkela.

2012garren urtera eramaiten bagitu ere antzerki hunek, gaurkotasun bat atzemaiten da.

Pertsonaia bitxiak ikusten badira ere, senditzen da oraikoen erreakzioneak dituztela.

H. H.: Taulagaineratzea errexa izan duzuea? Jakina da ere jokolari bat galdu duzuela berriki.

Laguntzaile bat ere hartu duzue uste dut?.

G. I.: Bai. Egia erran bakarrik hasi gira.

Gero ukan dugu memento dorpe bat, Laurent Sabalo gure talde laguna galdu dugularik urtats egunean.

Lagun berri batzuekin behar izan dugu hasi.

Gero taula gaineko lanean jadanik beste urtetan ere kontseiluak galdutu gintuen hala nola Roger Idiart edo Daniel Landarteri.

Aurten, berant aire egia erran, lan hortan ezaguna den Gerard Bagardie-ri eskatu diogu etortzea.

H. H.: Igandean lehen emanaldia Garazin.

Zonbat denboraz emaitekoa duzue?.

G. I.: Emanaldiak mugatuak ditugu denboran ezen deliberoa hartia dugu urte guziez antzerki berri bat emaitea.

Dotzena bat aldiz agertzen gira usaian, eta beraz jendeari galdatzen dugu ari girelarik etortzea.

H. H.: Azken galdera izanen da hau.

Eiheralarreko toberak pasatu berriak dira eta arrakasta haundia ukan dute.

Hemen ere zure luma arizan da.

Okasioneaz baliatzen niz zure sendimenduak zoin diren galdatzeko?.

G. I.: Sendimendu onak ditut. Eiheralarreko gazteak etorri zitzaizkidan abendoz beren proiektoa aipatzeko.

Suieta biziki gustatu zitzaidan.

Nahiz gauza berdinak izan antzerkiarekin, toberak kanpoan pasatzen dira, giro desberdina da eta beste molde batez, gauza larriagoak botatzen ahal dira.

Gero egia erran, uste dut han edo hemen, holako proiekto batzu sortzen direnean, jendeak badirela gai direnak idazteko.

Behar dute berek entseatu idaztea norbaiten ondotik ibili gabe denboran Larzabal bat edo hurranago Daniel Landart-en ondotik ibili den bezala.

Jende kapablea bada idazteko eta beti jende berekin egoitea ez zaut iduri hain bat aberasgarri den antzerki edo gisa hortako ikusgarriendako.

Plazer egin daut egia da.

Bertze okasioneak ukanen ditut agian, bainan nahiago nuke holako okasionetan idazle berri batzu bultzatzen balire.